top of page

Ohiko galderak

Atal honetan egon daitezkeen ohiko galdera batzuk planteatzen dira, beraiei emango zaien erantzuna agertuz.

 

 

Jadanik ordenagailu bat edo iPad  bat ez den beste tablet bad baldin badaukat, erabili dezaket? Ideia, ikasle guztiek tresna berdina izatea da, inkonpatibiltate arazoak ekiditzeko eta software arazorik eta gaurkotzeak era bateratuan egin ahal izateko. Beraz, proiektuaren lan tresna iPad-a izango da.

 

Jadanik iPad bat baldin badaukat, baina ez bada iPad 4 Retina modelo, erabili dezaket? Erantzuna da bai, erabili dezakezu. Gerta daitekeen gauza bakarra, etorkizunean iPad modelo zahar bat baldin bada, lehenago geratu daitekeela zaharkiturik inkonpatibilitate arazoren bat eman ahal izango lukeelarik, baina bai erabili daiteke.

 

iPad 4 Retina modeloa, erosi dezaket nire kontura? Noski, soilik, bere konfigurazio egokirako, ekainaren erdialdera, Ikastolara ekartzea eskatuko dizuegula, bere konfigurazioa prestazeko. 

 

 

Ezinbestekoa al da asegurua izatea? iPadaren funtzionamendurako ezinbesteko ez da, baina bai dela oso gomendagarria egon daitezkeen arazoenen aurrean konponketa bermea izateko. Aseguruaz gain, funda egoki bat izatea ere oso beharrezkoa da. Gogoratu, iPad-a ikaslearen lan tresna izango dela eta beraz denbora askoan erabiltzen egongo diren tresna bat izango dela eskeintzen dituen aukera anitzak 100% aprobetxatzeko helburuarekin.

 

Posible al da iPad-a soilik ikastolan erostea eta beste elementu guztiak nire aldetik erostea? Ez da posible. Ipadarengatik finkaturik dagoen prezioa, Pack osoa erosiz gero delako.

 

Derrigorrezkoa al da zehazten den funda izatea? Noski ezetz, baina funda egoki bat izatea bai da derrigorrezkoa. Ikastolak eskeintzen duen funda Apple goemndatzen duen fundetariko bat da, baina jadanik iPad-a ondo babesten duen funda bat izanez gero, guztiz erabilgarria da.

 

06

05

04

03

02

01

bottom of page