top of page

Proiektuaren deskribapena

 

Proiektuaren justifikazioa

 

Proiektua, jarraian agertzen diren printzipioen arabera planteatzen da:

1.- Ikaskuntza irakaskuntza prozesuen etenbako hobekuntza.

2.- IKT-ek eskeintzen dituzten geroz eta hezkuntza baliabide egokiagoak.

3.- Dispositibo mugikor berriek eskeintzen dituzten aukera didaktiko eta metodologiko anitzak.

4.- Eskola 2.0ko ekipoek (netbook-ak) dituzten mugak.

5.- Aurten iPad-ekin izandako esperientzia positiboa.

6.- Hezkuntza zentru batzuetara egindako bisitetan ikusi eta ikasitakoa.

 

Proiektuaren helburuak

 

Proiektuak jarraian agertzen diren helburuak bilatzen ditu:

1.- Ikasleen ikasketa emaitzak hobetzea.

2.- Ikasleentzat esanguratsua den eta aukera metodologiko eta didaktiko berriak eskeintzen dituen lan tresna bat ikasleen eskuetan jartzea.

3.- Gelako kudeaketa hobetzea kableak eta bateria arazoak ekidituz.

 

2013-14 ikasturtean LH 4. mailako eta DBH 1. mailako ikaslek lan tresna berri bat izango dute eskuetan, planteatzen zaizkien berrikuntza proiektu eta hezkuntza beharrizanei hobeto erantzuteko: iPad-a.

 

Lan tresna hau, ikasleen eguneroko lanean sartzearen helburua, ahalik eta hezkuntza baliabide egokienak izatea da, gaitasunen garapen egokiena bilatzeko helburuarekin. 

 

Ipad-a ikaslearen lan tresna pertsonala izango da, eta beraz, gelako gainontzeko baliabideeekin batera (koadernoa, boligrafoak, etab.), bere eguneroko lan tresna ohikoa izango da.

bottom of page